
Bai, irisgarritasuna ahalbidetzeko, Ta-tumen eskuragarri dauden liburu guztien irakurketa interfazea pertsonaliza daiteke. Erabiltzaile bakoitzak letraren neurria handitu edo txikitu eta tipografia alda dezake. Gainera, testuaren eta atzealdearen arteko kontrastea eta itxura aldatzeko gaiak aukera daitezke.
Bideo honetan ikus dezakezu Ta-tumeko irakurketa interfazeak nola funtzionatzen duen:
Bai, hitzak zenbait koloretan nabarmen daitezke, orrialdeak markatu eta oharrak idatzi. Aukeratu hitza edo esaldia eta idatzi definizioa edo itzulpena, adibidez. Oharrak norberarenak dira, ezin dira erabiltzaileen artean partekatu.
Bideo honetan ikus dezakezu Ta-tumeko irakurketa interfazeak nola funtzionatzen duen:
Noski! Instalatu Ta-tum appa zure gailuan liburutegira sartzeko. Liburuak deskargatu ahal izango dituzu, konexiorik gabe irakurtzeko. Aplikazioa eskuragarri iOS, Android eta Chromebookerako.
Aplikazioan sartzeko, erabili web plataformako erabiltzaile eta pasahitz bera. Gogoan izan appean liburuak soilik topatuko dituzula; kasuetara eta ikerketetara sartzeko, plataforman sartu beharko duzu.
.
“Egiaztatu zure harpidetza Ta-tum plataforman” mezua agertzen bada, ziurrenik zure lizentzia iraungita egongo da. Mesedez, egiaztatu Ta-tumera lizentzia aktibatu zenuen posta elektronikoarekin ari zarela sartzen.
Zure lizentzia iraungi bada, jar zaitez harremanetan gurekin ta-tum@grupoedelvives.com helbidean edo formularioaren bidez, eta adierazi zure posta elektronikoa edo sartzeko erabiltzailea, ikastetxearen izena, probintzia eta posta kodea.

Pasahitza gogoratzen ez baduzu, galdera ikurraren gainean klik eginda berreskura dezakezu. Sartu zure posta elektronikoa eta sakatu “Berreskuratu” botoia. E-mail baten bidaliko dizugu berrezartzeko gakoa, Ta-tumera sartu eta zure profiletik pasahitza alda dezazun. Mezua topatzen ez baduzu, begiratu spam karpetan.
Google edo Microsoft kontuarekin erregistratu bazara, jarraitu aukera hori erabiltzen sartzeko.
Google edo Microsoft kontuarekin erregistratu bazara, jarraitu aukera hori erabiltzen sartzeko.
Agian alta prozesuan emandakoa ez den beste kontu batekin sartu nahian zabiltza. Ziurtatu Ta-tum lizentzia aktibatuta duen kontuarekin ari zarela saioa hasten eta ez zure kontu pertsonalarekin.







Nahi duzun bezala! Animatu ikasleak banaka edo binaka irakur dezaten, edo antolatu gela osoarekin ahots ozenez irakurtzeko saioak.
IBi aukera horiek dituzte . Erabaki hori programazio didaktikoen, gelan eskuragarri dauden gailuen, ikasleen adinaren eta abarren araberakoa izango da. Irakasle batzuek nahiago dute gelan elkarrekin irakurtzea eta gero ikasleei jarduerak etxean egiteko eskatzen diete. Beste batzuetan, etxean irakurtzen dute, eta gero gelan irakurritakoa aipatu eta taldean egiten dituzte jarduerak. Kontuan izan jardueren puntuazioa beti banakakoa dela. Hau da, jarduerara sartu den erabiltzailearen kontuan metatzen da.
Ikastetxe bakoitzaren antolaketaren araberakoa da hori. Ohikoena astean ordubete eskaintzea da, gutxi gorabehera, baina ikasleen adinaren, ikasturteko unearen, irakurketa eta jarduera egiten den hizkuntza kopuruaren eta beste hainbat faktoreren arabera alda daiteke.
Bai, ikasle bakoitza behar bezainbeste gelatan izan dezake lotura.
Bai horixe! Behar izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin ta-tum@grupoedelvives.com helbidean edo formularioaren bidez, gelan beste irakasle bati alta eman diezaiogun.
Noski! Behar bezainbeste gela.







Noski! Eskatu hilabeteko demo bat harremanetarako formularioaren bidez.
Ez da beharrezkoa ikasle bakoitzak gailu bat izatea gelan, baina Ta-tum lizentzia aktibo bat izan beharko dute.
Liburuak binaka irakur daitezke, gailu edo liburu fisikoa partekatuta. Baita talde handian ere, arbel digitala erabilita, adibidez. Jarduerak taldean egin daitezke gelako dinamika baitan, baina horien puntuazioa eta kalifikazioa banakakoa da.
Ta-tum plataforma onlineko aplikazioa da; beraz, Interneterako konexioa duen edozein gailutan erabil daiteke: mahaigaineko ordenagailuak, eramangarriak, tabletak… Gainera, appa deskargatu eta zure gailuan instala dezakezu (IOS, Android edo Chromebook). Hala, liburuak deskargatu ahal izango dituzu, Interneterako konexiorik gabe irakurtzeko.
Ta-tum erabil daiteke maila batzuetan bakarrik. Ez da beharrezkoa ikastetxe guztiak erabiltzea ezarri ahal izateko.
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasmaila guztietarako diseinatuta dagoen plataforma da. Ta-tumekin, 5 urtetik aurrera adin ugaritarako gomendatutako liburutegi zabalera sartu ahal izango zara.
Zure ikastetxean Ta-tum erabili nahi baduzu, eska iezaguzu informazioa webguneko formularioaren bidez edo ta-tum@grupoedelvives.com helbidean. Berehala jarriko gara zurekin harremanetan.







Behar duzun guztia! Ez dago mugaegunik irakurketa bakoitzerako. Zure harpidetza aktibo dagoen bitartean, Ta-tumen eskuragarri dauden liburu guztietara sartu ahal izango zara.
Ta-tumeko lizentzia aktibatuta, irakurketa aukeraketa osoa duzu eskuragarri. Gure liburutegian 550 liburu baino gehiago daude.
Bai, irisgarritasuna ahalbidetzeko, Ta-tumen eskuragarri dauden liburu guztien irakurketa interfazea pertsonaliza daiteke. Erabiltzaile bakoitzak letraren neurria handitu edo txikitu eta tipografia alda dezake (esaterako, irakurle gazteenentzako letra lotua aukera daiteke). Gainera, testuaren eta atzealdearen arteko kontrastea eta itxura aldatzeko gaiak aukera daitezke.
Bai, hitzak zenbait koloretan nabarmen daitezke, orrialdeak markatu eta oharrak idatzi. Aukeratu hitza edo esaldia eta idatzi definizioa edo itzulpena, adibidez. Oharrak norberarenak dira, ezin dira erabiltzaileen artean partekatu.
Noski! Instalatu Ta-tum appa zure gailuan liburutegira sartzeko. Liburuak deskargatu ahal izango dituzu, konexiorik gabe irakurtzeko. Aplikazioa eskuragarri iOS, Android eta Chromebookerako.
Aplikazioan sartzeko, erabili web plataformako erabiltzaile eta pasahitz bera. Gogoan izan appean liburuak soilik topatuko dituzula; kasuetara eta ikerketetara sartzeko, plataforman sartu beharko duzu.
“Egiaztatu zure harpidetza Ta-tum plataforman” mezua agertzen bada, ziurrenik zure lizentzia iraungita egongo da. Mesedez, egiaztatu Ta-tumera lizentzia aktibatu zenuen posta elektronikoarekin ari zarela sartzen.
Zure lizentzia iraungi bada, jar zaitez harremanetan gurekin ta-tum@grupoedelvives.com helbidean edo formularioaren bidez, eta adierazi zure posta elektronikoa edo sartzeko erabiltzailea, ikastetxearen izena, probintzia eta posta kodea.







Kasu horretan, jar zaitez harremanetan gurekin ta-tum@grupoedelvives.com helbidera mezu bat bidaliz edo webguneko formularioaren bidez. Mesedez, adierazi irakasle gisa erregistratu den ikaslearen sarbiderako posta elektronikoa edo erabiltzailea, ikastetxearen izena, probintzia, posta kodea, eta azkenik, zer gelatakoa den.
Ikasle bat e-mail helbide batekin erregistratu bada edo Google edo Microsoft kontua lotuta baldin badu, aukera hori erabil dezake kontua berrezartzeko, galdera ikurrean klik eginda.
Aldiz, ikaslea Ta-tumera erabiltzaile izenarekin edo kanpoko e-mailen sarrera mugatuta duen posta elektroniko batekin sartzen bada, pasahitza berrezartzeko eskatu behar da. Jar zaitez harremanetan gurekin ta-tum@grupoedelvives.com helbidean edo webguneko formularioaren bidez, eta zehaztu ikaslearen erabiltzaile izena, ikastetxea, probintzia eta posta kodea.
Pasahitza gogoratzen ez baduzu, galdera ikurraren gainean klik eginda berreskura dezakezu. Sartu zure posta elektronikoa eta sakatu “Berreskuratu” botoia. E-mail baten bidaliko dizugu berrezartzeko gakoa, Ta-tumera sartu eta zure profiletik pasahitza alda dezazun. Mezua topatzen ez baduzu, begiratu spam karpetan.
Google edo Microsoft kontuarekin erregistratu bazara, jarraitu aukera hori erabiltzen sartzeko.
Google edo Microsoft kontuarekin erregistratu bazara, jarraitu aukera hori erabiltzen sartzeko.
Agian alta prozesuan emandakoa ez den beste kontu batekin sartu nahian zabiltza. Ziurtatu Ta-tum lizentzia aktibatuta duen kontuarekin ari zarela saioa hasten eta ez zure kontu pertsonalarekin.
Zure ikasleek Ta-tumen sartu ahal izateko, ikasle bakoitzari sartzeko kredentzialak bidali behar dizkiozu. Haien erabiltzaile izena eta pasahitza zehaztu dizkizugu Ta-tumeko ongietorri mezuan.
Lehenik eta behin, joan ta-tum.com helbidera eta egin klik “Sartu” botoian. Sartu erabiltzaile izena edo posta elektronikoaren helbidea eta pasahitza, eta sakatu “Sartu”. Zure Ta-tum lizentzia aktibatu edo Google edo Microsoft kontuarekin lotu bada, egin klik “Google” edo “Microsoft” aukeretan eta osatu zure datuak leiho berrian.






